Astero lantzean herri batetik egindako irratsaioa. Urte osoan zehar Bizkaia Irratiak Bizkaiko herriren batera urteten dau irratsaioa egiten. 11:00etatik 13:00etara egiten, lantzean herri batetik, bertako herritarrek protagonista dirala: udal ordezkariak, herriko ospetsuak, alkarteetako kideak, eragileak…
All content for Herriz Herri is the property of Beñat Igarza and is served directly from their servers
with no modification, redirects, or rehosting. The podcast is not affiliated with or endorsed by Podjoint in any way.
Astero lantzean herri batetik egindako irratsaioa. Urte osoan zehar Bizkaia Irratiak Bizkaiko herriren batera urteten dau irratsaioa egiten. 11:00etatik 13:00etara egiten, lantzean herri batetik, bertako herritarrek protagonista dirala: udal ordezkariak, herriko ospetsuak, alkarteetako kideak, eragileak…
Santurtziren 950. urteurrena ospatu dogu Herriz Herri irratsaioa, inoiz izan dan jendetsuena
Herriz Herri
7 months ago
Santurtziren 950. urteurrena ospatu dogu Herriz Herri irratsaioa, inoiz izan dan jendetsuena
Santurtzi bere 950. urteurrenean morgildua dago aurton, eta zelan ez, Herriz Herri irratsaioan ez dogu galdu gura izan. Urtean zehar, astegoienetan, hainbat ekitaldi antolatu dabez: Kontzertuak, dantzak, Santurtziren historiaren liburu bat, dragoi jaitsiera...
Karmele Tubillagaz hasi dogu irratsaioa, bera Santurtziko alkatea da eta herriaren gorabeherak azaldu deuskuz.
Urte berezi honetan kultura ekitaldi mordoa egiten dabiz, beraz, Itziar Carrocera kultura, kirol eta hezkuntza zinegotziagaz egon gara. Baita be, Eneko Bovedagaz, 950. urteurreneko ekitaldien antolatzaileagaz.
Izaskun Avellanal idazleak Santurtziren urteurreneko liburua aurkeztu deusku.
Nerea Arroyok (Zugaitza Dantza Taldea), Nerea San Romák (Zugaitza Dantza Taldea) eta Iñaki Miguelek (Mendi Dantza Taldea) dantza jarri gaitue.
Hodei Mentxakak eta Eleder Sanchezek, Santurtzi Arraun Taldeko arraunlariek, Sotera gainean joatea zein berezi dan argi laga deuskue, gainera, aurtongo helburua zein izango dan argitu laga deuskue: mailaz igotzea.
Amaitzeko, Lagun Zaharrak Abesbatzako tenoreetako bategaz, Javi Olanogaz egon gara.