Astero lantzean herri batetik egindako irratsaioa. Urte osoan zehar Bizkaia Irratiak Bizkaiko herriren batera urteten dau irratsaioa egiten. 11:00etatik 13:00etara egiten, lantzean herri batetik, bertako herritarrek protagonista dirala: udal ordezkariak, herriko ospetsuak, alkarteetako kideak, eragileak…
All content for Herriz Herri is the property of Beñat Igarza and is served directly from their servers
with no modification, redirects, or rehosting. The podcast is not affiliated with or endorsed by Podjoint in any way.
Astero lantzean herri batetik egindako irratsaioa. Urte osoan zehar Bizkaia Irratiak Bizkaiko herriren batera urteten dau irratsaioa egiten. 11:00etatik 13:00etara egiten, lantzean herri batetik, bertako herritarrek protagonista dirala: udal ordezkariak, herriko ospetsuak, alkarteetako kideak, eragileak…
Onenek Zelanda Barriko munduko txapelketan hartuko dabe parte 2026an
Herriz Herri
9 months ago
Onenek Zelanda Barriko munduko txapelketan hartuko dabe parte 2026an
Abadiñon SanBlas egunez, Ardi-Ule Moztaileen Euskal Herriko txapelketea aurkeztu da. Eguerdian egin da prentsaurrekoa Abadiñon bertan irailean egingo dan ardi-ule moztaileen txapelketea aurkezteko. Irailaren 27an egingo da. Txapelketa honetan aukeratuko dira datorren urtean Zelanda Barriko munduko txapelketera nortzuk joango diran. Joseba Attard da parte hartuko dauanetariko bat eta txapelketaren antolatzaileetariko bat be. Kontau deuskunez, Abadiñoko probalekuan egingo da Euskal Herriko txapelketea irailaren 27an.
Datorren urtean Zelanda Barrian
Gogoratu daigun, orain arte, Euskal Herriko ardi-moztaileak Uharte-Arakilen batzen izan direla urtean behin. Abadiñon, bakotxak egiten dauan denborea neurtzeaz gain, ardiari ulea zelan moztu jakon hartuko da kontuak puntuak emoteko orduan. 10 epaile egongo dira egindako lana neurtzen. Datorren urtean barriz, Zelanda Barrian egingo da mundo mailako txapelketea. Joseba Attardek Euskal Herritik joateko gonbitea luzatu dau, euskal parte hartzaileak animetako batez be.