Astero lantzean herri batetik egindako irratsaioa. Urte osoan zehar Bizkaia Irratiak Bizkaiko herriren batera urteten dau irratsaioa egiten. 11:00etatik 13:00etara egiten, lantzean herri batetik, bertako herritarrek protagonista dirala: udal ordezkariak, herriko ospetsuak, alkarteetako kideak, eragileak…
All content for Herriz Herri is the property of Beñat Igarza and is served directly from their servers
with no modification, redirects, or rehosting. The podcast is not affiliated with or endorsed by Podjoint in any way.
Astero lantzean herri batetik egindako irratsaioa. Urte osoan zehar Bizkaia Irratiak Bizkaiko herriren batera urteten dau irratsaioa egiten. 11:00etatik 13:00etara egiten, lantzean herri batetik, bertako herritarrek protagonista dirala: udal ordezkariak, herriko ospetsuak, alkarteetako kideak, eragileak…
Herriz Herri, apirilean, Dima inguruan jai artean amaitu gendun eta maiatza ez zan gitxiago izango. Gatikara hurbildu gara San Marko jaiak bertotik ezagutzeko. Astegoien bitan zehar ospatu dabez San Markoak eta bigarren astegoienean joan bagara be, oraindik indartsu eta gogotsu aurkitu doguz gatikarrak.
Zelan ez, alkateagaz, Mikel Larrazabalegaz, batu gara lehenik eta behin. Hark azaldu deuskuz gaur egungo herriko gora-beherak eta itzalaldia zelan bizi izan eban be argitu deusku. Ostean, Itsaso Bilbaogaz egon gara, Osasun, Bardintasun, Turismo eta Jai zinegotziagaz. Berak emon deuskuz San Marko jaian inguruko lehen zertzeladak. Osasuna zein turismoa be jorratu doguz bere eskutik.
Olaia Gonzalez eta Bego Gonzalez Bagare Gatika alkarteko kideak dira eta urtean zehar egiten dabezan ekitaldiez berri emon deuskue. Gainera, pasa dan urten lehen Gatikako Herri Traila antolatu eben. Izandako arrakastearen ondorioz, aurten errepikatzea erabagi dabe, baina barrikuntza bategaz: 44 kilometroko ibilbide gogor bat egiteko aukerea egongo da.
Saioaren lehen ordua amaitzeko, Gatikako Txirin-Txirin Emakumeen Taldeagaz egon gara, Itziar Garmendia eta Bego Gonzalezegaz.
Bigarren ordua Liher Arostegigaz hasi dogu, idi proben antolatzaileetako bategaz. Gatikan San Marko jaietan idi probak antolatzen dabez, han itzelezko afizinoa dau-eta. Hurrengo gonbidatuek kirol mundura eroan gaitue. Jon Bilbao bizikleteruen alkartekoagaz bizikletako pedalei emon deutsegu hurrengo minutuetan. Marga Perea, Iusturi Gatikako Patin Hockeya klubeko kideagaz kirol honen garrantziaz jabetu gara, izan be, Iusturi Espainiako 2. mailan dau. Eta azkenik, Ekaitz Gorroño etorri da gurera, Gatika Futbol taldekoa. Azken partiduetan ohorezko mailari eusteko erronka daukie.
Herriz Herri